XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Liburu solas

BERRI ON BAT

Igandetako bezperak zonbait aste barne erosiak izan dire den-denak.

Beneditanoek bigarren ager-aldi baten apailatzen ari dire, hau ez roneotipatua, bainan inprimatua, liburu bakotcha 300 libera zaharretan izanen baita.

Zonbat jaliko dituzten? Apirilaren 8-an erabakiko dute, errezebituko dituzten galdeen arabera.

Ehun liburu galde eginen dituenak ukanen du urrurik dizka bat jakiteko nola hobekienik kanta bezperetako othoitzak.

Izkiria lehen bai lehen: Editions Ezkila, N.D.de Belloc, Urt ( B.P.)

BERTZE BAT

Guatemala-tik izan dugu hitz bat Zaitegi jaun adiskidearen ganik. Haren Platon-en atarian ateratzen da behar diren baimen guzi-guziekin.

P. Lafitte jaun kalonjeak egin dio aintzin-solas bat lapurtarrez.

Ondoko egunetan aipatuko dugu lan hori chehekiago.

Oraitik erran dezagun salgai izanen duela gure adiskide batek: M. André de Barrutia, Villa Izarra, Beyris, Bayonne.